Sestao Boleibolak laugarren garaipena lortu du eta bosgarren postura igo da

02 Abendua 2020

Talde sestaoarrak, Superliga 2ko 50. partida, Arona Tenerife Sur taldearen aurka lortutako garaipenarekin (3-1) ospatu du

 

Sestao Boleibola momentu gozoan dago. Talde sestaoarrak laugarren garaipena jarraian lortu zuen Arona Tenerife Sur aurka 3-1 irabazita (25-19, 15-25, 25-16 eta 25-18) Benedictan, eta Superliga 2ko 50. partida ahalik eta hobekien ospatu zuen. Urrezko hiru puntu hauekin, talde berde-beltza bosgarren posturaino igo da, maila honetan aritu den hiru denboraldietan, txapelketaren garai honetan bere posizio onena delarik, eta bere aurkari zuzenekin zulo handia irekitzen duelarik.

Ez zen partida bikaina izan, baina bai eraginkorra une erabakigarrietan. Lehen seta nahiko erosoa izan ondoren, bigarrenean itxuraldatu zen eta Paki Blancoren jokalariak aurkariaren erritmo motelaz kutsatu ziren eta ez ziren gai izan tenerifekoek lortutako lehen abantaila argia (4-10) altxatzeko. Hirugarrenean, Arona aurretik ere joan zen (6-8), baina Sestao Boleibolek partidari martxa bat gehiago ematea lortu zuen azkenean, bere erritmoa ezartzeko eta uharteetakoen defentsa-sistema desegiteko Laugarren eta azken laurdena antzeko joerarekin hasi zen (3-6), baina 10-8tik aurrera etxekoek agintea hartu zuten partida nagusitasunez ixteko.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).