Sestao bt-k Sayre indartsuari harrera eginez itxi du lehen itzulia

13 Abendua 2019

Talde verde-beltzak Superligako bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du larunbatean Benediktan (19.30ean).

 

Superliga 2a bere ekuatorera iritsiko da asteburu honetan. Sestaok txapelketako lehen itzulia itxiko du larunbatean, Benediktan (19.30ean), bigarren sailkatua eta igoera lortzeko hautagai sendoa den Kanaria Handiko Sayre Décimas indartsuari harrera eginez. Gainera, urteko azken-aurreko partida izango da, eta sailkapeneko lehen lauren aurka jarraian jokatuko duen serie gogor bateko lehena.

Joan den larunbatean Rivas azken sailkatuaren kantxan lortutako garaipenak konfiantza itzuli die Paki Blancoren jokalariei Torrelavegaren aurkako porrotaren ostean. Garaipenak, gainera, urrezko hiru puntu eman zizkien, eta bizkaitarrak zazpigarren postuan jarri zituen, bi puntuz bakarrik banatutako bost taldeko tropel estu baten barruan. Arrisku gunearekiko koltxoia bost puntutakoa da.

Kanarietako taldea bigarren da sailkapenean, Arenal Emevé de Lugo liderrarengandik puntu bakarrera. Bere porrot bakarra A Coruñan izan zen duela bi aste Zalaetaren pistan, 3-2 estu batekin.

 

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).