Sestao EDP Euskadiko partida azkarren txapelduna

24 Maiatza 2016

Sestaoarrak erraz gailendu ziren 44 puntu posibletatik 39 lortuz. Larunbat honetan Sestao EDP-k Altzagaren aurka jokatuko du Bizkaiko Koparen finala.

Sestao EDP taldeak garaikur berri bat lortu du, Bizkaiko Partida azkarren garaipena lortu zuenetik hilabete exkax pasa eta gero Euskadiko Txapelketa lortu berri du Bergaran ospatutako txapelketan.  Alejandro Ruiz, Mario Gomez, Jesus Maria Iruzubieta eta Fernando Estefanok osatutako laukotea erraz gailendu zen 11 garaipen lortuz eta 44 puntu posibletatik 39 lortuz. Bigarren postuan, sestaoarrengandik 6,5 puntutara Leioako Altzaga taldea sailkatu zen eta hirugarren postua Santurtzirentzat izan zen, irabazleengandik 8,5 puntutara.

 

Datorren Larunbatean, hilak 28, Sestao EDP taldea garaikur berri baten bila lehiatuko da, izan ere Sestaoarrak Leioako Altzagaren aurka lehiatuko dira Faduran ospatuko den Bizkaiko Kopan,finalerdietan Conteneo mendean hartu eta gero. Alejandro Ruz, Iñigo Oriza, Ramon Sanchez eta Fernando Estefanok bost puntu oso lortu zituzten Bilbotarren aurka,aldi berean, Mario Gomez, Sergio Trigok eta Jesus Maria Iruzubietak berdinketa lortu zuten.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).