Sestaok ondo baino hobeto eman dio amaiera denboraldiari

29 Martxoa 2021

Izan ere, Ezkerraldeko taldeak Autos Cancela Zalaetari irabazi dio azken jardunaldian eta Superliga 2ko laugarren postua bermatu du

Sestaok amaiera ezinhobea eman dio denboraldi historiko bati. Taldak Autos Cancela Zalaetari irabazi zion 3-0 (25-21, 25-18 eta 25-12) denboraldiko azken partidan eta Superligako A Multzoko laugarren postua ziurtatu zuen, orain arte talde sestaoarrak maila horretan lortutako posturik onena. Galiziako taldea salbatuta iritsi zen Benedictara, Sestaoko taldea nagusi izan zelarik norgehiagoka osoan.

Paki Blanco entrenatzaileak, gainera, minutuak eman zizkien plantillako gazteenei, eta Maider Lorenzok, Uxue Lorenzok eta Nerea Ugaldek txandako minutuak aprobetxatu zituzten, oraindik oso gaztea den eta aurrera egiteko tarte zabala duen plantillaren etorkizun oparoa agerian utziz. Jardunaldiko gabezi bakarra, denboraldi osoan bezala, harmailetan ikuslerik ez egotea izan zen, osasun egoerak eragindako murrizketen ondorioz. Gainerako aurkariek ez dute handicap horrekin jokatu, eta jokalariek notaz gainditu dute.

Garaipen hau zale berdeentzat da, Cesar Ruiz klubeko presidenteak azpimarratu duenez. "Gure merituengatik laugarren postuan bukatzeko irabazi nahi genuen, beste talde batzuen emaitzen menpe egon gabe, baina batez ere gure zaleei eskaintzeko. Badakigu denboraldian gure zain egon direla, eta partida amaitu bezain laster zorion-mezu asko jaso ditugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu Bizkaialderi eta Sestaoko Udalari bezala, aurten berriro ere apustu sendoa egin baitute klubaren alde. Orain gozatu eta erlaxatu egingo gara Aste Santu honetan, etxean, eta maiatzera arte entrenatzen jarraituko dugu pista eta hondartza uztartuz. Baita datorren denboraldian pentsatzen hasi ere. Badirudi aldaketa garrantzitsuak izango direla Superligan, askoz exijentzia gehiagorekin, baina badugu prestatzeko denbora eta gure merituen alde egoteko ilusioarekin ", azpimarratu du Ruizek.


Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).