U.E. Santboi 38 - 22 Bizkaia Gernika Rugby Taldea

08 Apirila 2014

Universidade de Vigok zapatuan galdu ebala jakinda eta mailari matematikoki eutsita joan ziran basurdeak domekan Baldiri Aleura. Partidua irabazi eta, halan, Ohorezko Mailako txapela lortzeko kanporaketak jokatzeko geratzen jakuzan aukera apurrak aprobetxatzeko asmoagaz urten eben jokalariek zelaira. Ezin izan zan lortu baina, eta orain sailkapenean ahalik eta goren geratzea baino ez jaku geratzen.

Universidade de Vigok zapatuan galdu ebala jakinda eta mailari matematikoki eutsita joan ziran basurdeak domekan Baldiri Aleura. Partidua irabazi eta, halan, Ohorezko Mailako txapela lortzeko kanporaketak jokatzeko geratzen jakuzan aukera apurrak aprobetxatzeko asmoagaz urten eben jokalariek zelaira. Ezin izan zan lortu baina, eta orain sailkapenean ahalik eta goren geratzea baino ez jaku geratzen. Bigarren lerroan Markel eta Ortiz falta baziran be, taldea ondo egon zan fase estatikoetan: uztartzeetan sendo eta orain arte normala izan dan moduan, ganera, alboko sakeetan be fin. Edozelan be, domekan be denporaldi osoko arazo bera geratu zan barriro be agerian: defentsan kontzentrazinoa falta jaku partiduko momentu batzuetan eta ez dogu jakiten zelaiko zona batzuetan arriskua hartzen, praktikoagoak izaten. Esan behar da, baina, partidua ezin hobeto hasi zala: lehen minutuan sartutako drop bateri esker 0-3 jarri ziran aurretik basurdeak. Katalanek ondo erreakzionau eben, ostera, eta handik 10 minutura, alboko sake baten ostean, lehenengo entsegua sartu eben: 7-3. Beste 10 minutu bakarrik behar izan ebezan etxekoek bigarren entsegua lortzeko, eta, entsegua transformauta, zuloa zabaltzen hasi ziran: 14-3. Beranduago, Santboikoek ondo eginiko presinoaren ondorioz, baloia ostu euskuen 22ko marran eta hirugarrena sartu: 21-3, atsedenerako minutu bi falta zirala. Erdiko sakeko baloia txarto hartu ebela aprobetxauta, baina, entsegua sartu eben gureek, eta, halan, 21-10 joan ziran aldagelara. Gauzak ez egozan argi bigarren zatirako. Ganera, bigarren zatiko 12. minutuan beste entsegu bat sartu eben basurdeek eta hori transformauta urduritasuna sortu eben zelaian batutako zaleen artean, etxekoek lau puntuko aldea bakarrik eukien-ta: 21-17. Partiduari bueltea emoteko modua egoala emoten eban, baina barriro be akatsak agertu ziran gureen artean. Ondorioz, defentsan erakutsitako kontzentrazino faltak zuloa itxi eutsien Santboikoai gure defentsan, zelai osoa gurutzatu eta beste entsegu transformau bat sartzeko: 28-17. Ordurako erasoko bonusa boltsikoan euken katalanek, eta beste zigor-kolpe bat sartuta, 31-17 aurreratu ziran. Ganera, handik minutu batera beste errore bat egin genduan defentsan eta entsegua sartu euskuen, eta transformau be bai: 38-17 etxekoentzat eta partiduari bueltea emoteko aukera barik. Basurdeak lanean hasi ziran barriro be, bonusa lortzearren, eta eginiko lanak saria izan eban 10 minutu falta zirala: entsegua. Baina ordurako berandu zan, eta zapore gazi-gozoa geratu jakien basurdeai. Izan be, mailari eutsi arren, ihes egin euskun kanporaketak jokatzeko aukerak. Datorren zapatun Ordizia hartuko dogu Urbietan, Hernaniri bederatzigarren lekua kentzeko asmoagaz. Partiduaren ostean barbakoa egongo da Basurde Rugby Tabernaren aurrean, aurtengoz agur esateko Ohorezko Mailako denporaldiari. (Argazkiak: Eduardo Rodríguez) santboi_grt2

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).