Yulema eta Erikaren golak garaipenaren bidera itzultzeko Lezamatik urrun

08 Martxoa 2015

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak garaipenaren bidea berreskuratu du Lezamatik urrun Yulemak eta Erikak lortutako golei esker Santa Teresaren aurkako partidan. Erikak Athleticen hasiera ona aprobetxatu du lehendabiziko gola egiteko 7. minutuan. Badajozeko taldeak ez zuen izan denborarik erreakzionatzeko eta Y. Corresek, sekulako gola egin zuen areatik kanpo jaurtiketa batean. Bigarren zatian, Athletic Clubek norgehiagoka erritmoa kontrolatu zuen eta azken minutuetan Y. Corresek hirugarren gola lortu zuen.

Santa Teresa: Miriam, María Luisa, Laura (min. 80, Sara), Mireya (min. 80, Gema), Estefanía, Carmen, Neira (min. 26, Redman), Tamara, Vania, Patricia (min. 46, Marta) eta Marian.
Athletic Club: Ainhoa, J. Arranz, Nekane (min. 82, Jone Bilbao), Iraia, Y. Corres, Eunate (min. 72, Izaskun), Ibarra, Erika V. (mmin. 87, Sheila), V. Gimbert, A. Álvarez (min. 80, Arene) eta Garazi Murua.
Arbitroa: Martínez Lemus; laguntzaileak Petru Joan eta González Valladares. Txartel horia erakutsi zien Neira, Patricia, Y. Corres, Iraia eta V. Gimberti.
Golak: 0-1, min.7, Erika; 0-2, min. 13, Y. Corres; 0-3, min. 81. Y. Corres.
Bestelakoak: F.M.D. el Viveron jokatutako partida. 300 ikusle.

Ainhoa atera itzuli da. Lesioak eta Oruetaren zigorra -bostgarren txartela ikusi zuen Lezaman pasa den igandean- direla eta, aldaketak egon ziren hakaikakoan. Lehendabiziko minutuan Miriam atezainak penalti egin zion Erikari, baina epaileak ez zuen zigorra adierazi nahi. Bigarren gol aukeran Erikak ez zuen huts egin eta bizkarra irabazi zion etxeko defentsari eta Miriamen irteeran azpitik egin zuen gola. Badajozeko taldeak ez zuen izan denborarik errekzionatzeko eta Y. Corresek bigarren gola lortu zuen areatik kanpoko jaurtiketa batean.
Bigarren zatian, Maria Luisak falta jaurtiketa batean aukera ona izan zuen baina baloia atetik urrun joan zen. 64. minutuan, Eunatek hirugarrena egiteko aukera izan zuen, baina Santa Teresako atezainak geldiketa ona egin zuen. 81. minutuan, Y. Corresek hirugarrena egin zuen eta beste aukera izan zuen laugarrena egiteko, baina Miriamek aurrelarien asmoa asmatu zuen.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).