Kopako txapeldunaren aurkako porrota, laugarren etxean (26-31)

08 Maiatza 2017

Prosetecnisa Zuazok 26-31 galdu du Gorostizako pabilioian Rocasaren aurka. Erreginaren Kopako irabazleak bere jokoa erakutsi du, batez ere bigarren zatian, eta garaipena lortu du, sailkapeneko hirugarren postua ziurtatuz. Zuazokoek eskubaloi ona egin dute lehendabiziko zatian baina atsedenaldiaren ostean ez du maila berdina eman. Horretaz baliatu dira kanariarrak eta garaipena lortu dute. Denboraldi honetan etxeko zaletuen aurrean jasotzen duten laugarren porrota dute. Porrot guzti hauek sailkapenean goitik dauden taldeen aurka lortu dituzte, bosgarren jarraitzen duen Rincón Fertilidad izan ezik.

Lehen zati ona egin du Juanjo Gonzalezen taldeak. Defentsan eginiko lan onari esker abantaila txiki bat lortu du markagailuan, hein handi batean Merche Castellanosek atepean egindako lan onari esker. Zuazo 4 goleko aldea izatera iritsi da (10-6) eta atsedenaldira ere alde berdinarekin iristeko aukerak izan ditu baina Rocasak penalti bat lortu du denbora betea zegoenean eta aldea bi puntura jaitsi du (18-16).

Kanariarrak gehiago izan dira momentu erabakigarrienetan. Erasoan hobeto aritu dira eta etxekoei nekeak ez die utzi lehen zatian erakutsitako defentsa maila mantentzen.  Atepean ere Maddi Merchegatik aldatzea ez da nahikoa izan. Rocasa aurretik jarri eta gero, ezin izan diote geldiarazi.  Aulkian egindako errotazioak ere bere garrantzia izan dute. Naiara Egozkueren zortzi golek eta Ainhoaren 6 golek ez dute gainontzeko taldekideen jarraipenik izan.  Jessica Nogalesen hutsunea asko nabaritu da.

Orain Rincon Fertilidad taldeak Leonen egiten duenari itxarotea tokatzen da eta denboraldia bukatu arte geratzen diren hiru partiduak irabaztea, horrela Europan jokatzea ahalbidetzen duen laugarren postu hori ziurtatzeko. Malagakoak Zuazotik hiru puntura daude. Bizkaitarrak Donostiara joango dira azken jardunaldian Bera Beraren aurka jokatzera.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).