Zuazo Emakumezko Eskubaloi Taldearen Aurkezpena

31 Abuztua 2018

Atzo goizean 2018-2019 denboraldiko  kamiseta berrien aurkezpena burutu  zen.

Babesle nagusia den Gran Bilbao Hotelean   burutu zen ekitaldia eta bertan izan ziren Klubeko lehen taldeko jokalariak, Zuzendaritza, entrenatzailea eta bere lantaldea eta baita  Jorge Alvarez , HGB-ko zuzendaria. Hummel etxetik Antonio Palomo ordezkaria hurbildu zen.

 

Komunikabide ugari hurbildu zen ekitaldira eta  Ainhoa Hernandez kapitaina, Nayla de Andres, Maddi Aaalla eta Laura Muñiz aritu ziren modelo lanetan.

 

Iazko denboralditik ona aldaketa txikiak izan dira ekipazioan.  Bigarren janzkeran eman da aldaketa nagusia . Hummel etxe danimarkarrak kolore deigarrien aldeko apustua egin du elastiko honetarako eta aurkezpenean bildu zirenei oso asko gustatu zitzaien.

 

Kamiseta horrekin jokatuko du aurreneko partidua talde bizkaitarrak. Sagunton  jokatuko den partiduan BM Morvedre izango dute aurkari eta zuzenean ikusi ahalko da Teledeporte katean.

 

Lehen taldeko hurrengo zita Irailaren batean izango da. Trapagaraneko jaien barruan lagunarteko partidua jokatuko dute Errioxako Sporting-en aurka.

 

Bukatzeko, azken astean taldearen aurkezpena burutuko da komunikabideen aurrean. Ekitaldi hau Barakaldoko “Puerta de Bilbao” Hotelean ospatuko da.

 

Presentación Balonmano Zuazo Femenino

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).