ZUAZO EUROPARAKO TXARTELA LORTU GABE GERATU DA BERE HISTORIAKO DENBORALDIRIK ONENEAN

30 Maiatza 2017

Prosetecnisa Zuazok ezin izan dio Aula Cultural Valladolideri irabazi asteburu honetan 24-24 berdinduta. Puntu horrekin ezin izan dio laugarren postuari eutsi, izan ere Rincón Fertilidad Malagak irabazi egin zuen Alcobendasen. Bizkaitarrek ez dute Europako txartela lortu, historiako erregistroak hobetu ondoren.

Partidu berdindua eta huts egitez beterikoa izan zen. Juanjo Gonzalezen neskak ez ziren gai izan momentu erabakigarrienetan  partidua hausteko, ez lehen zatiko 9-5ekoan ezta bigarren zatiko 18-15ekoan.

 

Azken minutuak zoratzeko modukoak izan ziren. Ainhoa Hernandezek 23-22koa lortu zuen lau minutu baino gutxiagoren faltan eta nahiz eta gero Aula Cultural 23-24 aurretik jarri, Zuazoko jokalariak partidua berdindu zuen.

 

Prosetecnisa Zuazok azken jabetza izan zuen eta gol batek, bigarren aldiz jarraian Europan izateko aukera suposatzen zuen baina ez zen posible izan. Puntu hori ez zen nahikoa Europara sailkatzeko.

Dena dela, Barakaldokoek, historiako denboraldirik onena jokatu dute, Loterias Liga 5.postuan bukatu dute 34 punturekin. Laugarren sailkatuarekin berdindu dute Barakaldokoek. Pasa den urtean lorturiko 28 puntuak eta seigarren postua erraz gainditu dute.

Zenbaki ikaragarri hauek ez dira nahikoak izan Europara itzultzeko eta aurtengo denboraldian bizitako momentu onak errepikatzeko.. Irene Espinola, Angela Martín, Naiara Egozkue edota Merche Castellanos jokalarientzat partidu benetan berezia izan zen, izan ere Zuazorekin jokatutako azken partidua izan zen beraientzat.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).