Zuazok bi puntu lortu ditu Granollers-en (26-35)

16 Urria 2017

Hotel Gran Bilbao-Zuazok denboraldiko laugarren garaipena eskuratu du Katalunian.

26-35 irabazi du Kataluniako lurretan Hotel Gran Bilbao-.Zuazok KH-7 taldearen aurka. Bizkaitarrek etxetik kanpo jarraian lortzen duten bigarren garaipena da. Bizkaitarrak aurrera atera dute oso zaila aurreikusten zen partidua eta pixkanaka entrenatzaileak nahi duen ildotik doaz Barakaldarrak.

Atsedenaldirako Bizkaitarrak 12-17 aurretik zihoazen. Aste osoan entrenatutakoa zelaian erakusteko gai izan dira. Lesio batetik zetorren Ainhoa Hernandezen presentzia asko nabaritu dute, lau gol sartu dituelarik.

Hurrengo jardunaldietarako lesionaturik dagoen beste jokalariren bat berreskuratu nahi du taldeak, Patricia Elorza adibidez. Gasteiztarra pixkanaka taldearen dinamikan sartzeko lanetan dabil- Barakaldarrek Castellón jasoko dute larunbatean 19.30etatik aurrera. Castellóko taldeak garaipen bakarra eskuratu du orain arte.

Hotel Gran Bilbao-Zuazo bosgarren postuan da zortzi punturekin eta beste lau talderekin berdinduta. Rocasa liderra bi puntura aurkitzen da.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).