Zuazok ezin izan dio Atletico Guardes-ri irabazi bigarren zati irregular bat egin ondoren (23-27)

12 Apirila 2017

Prosetecnisa Zuazok ezin izan dio Atletico Guardes Taldeari Loterias Ligako 21. Jardunaldiari dagokion partiduan. Irabazi. Talde bizkaitarrak 23-27 galdu du ligako bigarren sailkatuaren aurka. Talde Galiziarra gehiago izan da bigarren zatian eta horrek garaipena lortzea ahalbideratu dio. Atsedenaldira 11-12 iritsi dira eta berdintasuna izan da nagusi. Talde biek sailkapenean goiko postuetan egoteko hautagai sendoak dira eta Lasesarrera bertaratutakoek ikuskizun politaz gozatzeko aukera izan dute. Pontevedrako taldeak Bera Berari txapelketa kentzea du helburu eta ez du erlaxatasunik erakutsi.Dena dela partidu irekia izan da eta Juanjo Gonzalezen neskek irabazteko aukerak izan dituzte.

Egia da Zuazok ez duela momentu batean ere markagailuan aurretik jartzea lortu. Beti atzetik ibili da. Aurkariak kontrola izan du denbora guztian eta aldeak handitzeko aukerak ikusi dituenean horrela egin du. Atsedenalditik bueltan Galiziarrek Barakaldarrek baino intentsitate handiagoa erakutsi dute eta horrek bost puntuko aldea lortzeko balio izan die (15-20, 45. Minutuan). Talde bizkaitarra erasoan blokeatu egin da eta 10 minutuz golik sartu gabe egon da. Horrek min asko egin dio.

 

Dena dala Juanjo Gonzalezen neskek, 10 minuturen faltan aldea 2 goletara murriztea lortu dute, baina esfortzu hori garesti ordaindu dute eta aldea berriz igo da. Ostean Bizkaitarrek 3 gol sartu dituzte jarraian eta emozioa eman diote partiduari. Baina berriz ere Galiziarrek erantzun gogorra eman diote. Azkenean 23-27. Aipatu behar da Rincon Fertilidad Malagak Valentzian Canyamelar taldearen aurkako partidua galdu egin duela eta Zuazok laugarren postuari eusten diola.

 

Orain hurrengo partiduan pentsatzea tokatzen da. Partidu hori Porriñoren aurka izango da aste bi barru. Hamabost egun horietan atseden hartu eta etxetik kanpoko bolada onari eusteko erabili dute.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).