Zuazok galdu egin du KH7 Granollers taldearen aurka eta Europako postuetatik urrundu da

12 Martxoa 2018

Bizkaitarrak ezin izan dute kataluinakoekin Aritz Alvarezen lehen partiduan (27-31).

Galdu egin du Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisa Zuazok Liga Guerreras Iberdrolako hamazortzigarren jardunaldian, Granolles taldearen aurka 27-31. Porrot honekin, Europan egoteko aukerak asko aldendu dira, izan ere Aula Valladolid taldearekin dituen aldeak sei puntukoak dira zortzi jardunaldiren faltan.

Hasiera kaxkarra izan zuten bizkaitarrek , bosgarren minuturako 0-4 atzetik joan zelarik.

Gerora Barakaldokoek partiduan sartzea lortu dute eta birritan gol bakarrera izan badira ere, egindako esfortzu handia erabakigarria izan da. Entrenatzaileak egindako taktika aldaketek emaitza eman dute une batzuetan pibote bikoitzarekin baina hasierako minutu kaxkarrak erabakigarriak izan dira. Orain aste bete dute aurretik datorren larunbatean 18:30etan Castellonen jokatuko duten partidua prestatzeko.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).