CDC Velodromo Duranguesado

Albisteak

Ana Usabiaga Euskadiko Txapeldun

04 Ekaina 2018

Barrundian jokatu den Euskadiko Txapelketan Eustrak-Euskadi taldeko Ana Usabiagak garaipena lortu du. Usabiagak beste behin sasoi betean dagoela erakutsi du eta esprintean bizkorrena izatea lortu du.   Atzo, berriz, Irene Usabiaga bigarrena izan zen Deban jokatutako lasterketan. Atzo, berriz, Irene Usabiaga bigarrena izan zen Deban jokatutako lasterketan.  

Ikusi...

Asteburu bikaina Eustrak-Euskadi taldearentzat

28 Maiatza 2018

Atzo Sarrigurenen jokatutako Espainiako Kopako azken lasterketan eta gaurko Zizurkileko proban Eustrak-Euskadi taldeko bi txirrindulariek, Ana eta Irene Usabiagak sasoi betean daudela erakutsi dute. Sarrigurenen Anak Espainiako Kopa irabazi zuen. Zizurkilen, berriz, Irenek bigarren postua lortu du Lucia Gonzalezen atzetik.

Ikusi...

Illart Zuazubiskar eta Ana Usabiaga pistako Munduko Txapelketan

28 Otsaila 2018

Illart Zuazubiskarrek eta Ana Usabiagak Holandan jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartuko dute. Bihartik igandera bitartean Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak Apeldoorneko belodromoan jokatuko diren lasterketetan izango dira.   Bihar, Zuazubiskarrek taldekako jazarpenean parte hartuko du eta ostiralean Ana Usabiaga omniumean ariko da.  

Ikusi...

Irene Usabiaga Omniumeko Espainiako Txapelduna

15 Urtarrila 2018

Galapagarren jokatutako omniumeko Espainiako txapelketan Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek sasoi betean daudela erakutsi dute. Irene Usabiagak lau lasterketetatik hiru irabazita, omniumeko Espainiako txapeldun geratzea lortu du. Ana Usabiagak, berriz, zilarrezko domina eskuratu du. Mutilei dagokienez, Illart Zuazubiskarrek hirugarren postuan bukatu du omniumeko Espainiako txapelketa. Azken probara arte lehen postuan egon den...

Ikusi...

Eustrak-Euskadi Anadian

15 Abendua 2017

  Bihartik igandera bitartean Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak, Ana Usabiaga, Irene Usabiaga, Ziortza Isasi eta Illart Zuazubiskar, Anadian (Portugal) izango dira lehiatzen. Bihartik igandera bitartean Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak, Ana Usabiaga, Irene Usabiaga, Ziortza Isasi eta Illart Zuazubiskar, Anadian (Portugal) izango dira lehiatzen.     Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek ondorengo proba hauetan parte hartuko dute. Ana Usabiaga: Puntuaketa, scratcha eta omniuma. Irene...

Ikusi...

ANA USABIAGA ETA ILLART ZUAZUBISKAR KANADAN

30 Azaroa 2017

Ostiraletik igandera bitartean Eustrak-Euskadi taldeko Ana Usabiagak eta Illart Zuazubiskarrek hirugarren Munduko Kopan parte hartuko dute. Kanadan jokatuko den txapelketan Ana Usabiagak omniumean eta madisonean (Ane Iriarterekin batera) parte hartuko du. Illart Zuazubiskar, berriz, taldekako jazarpenean, omniumean eta madisonean (Xavier Cañellasekin batera) ariko da.  

Ikusi...

Usabiaga ahizpak eta Zuazubiskar Manchesterreko Munduko Kopan

09 Azaroa 2017

Ostiraletik igandera bitartean Illart Zuazubiskar, Ana Usabiaga eta Irene Usabiaga Munduko Kopako bigarren lasterketan izango dira. Manchesterreko probetan Illart Zuazubiskar eta Ana Usabiaga espainiako selekzioarekin ariko dira. Irene Usabiagak, berriz, Eustrak-Euskadi taldeko koloreak defendatuko ditu. Illart Zuazubiskar taldekako jazarpenean ariko da, Ana Usabiagak omniumean eta madisonean parte hartuko du, eta...

Ikusi...

Usabiaga ahizpak eta Zuazubiskar Munduko Kopako lehen lasterketan

02 Azaroa 2017

Ostiraletik igandera bitartean Irene Usabiaga, Ana Usabiaga eta Illart Zuazubiskar Munduko Kopako lehen lasterketan izango dira. Poloniako probetan Irene Usabiagak Eustrak-Euskadi taldeko koloreak defendatuko ditu. Ana Usabiaga eta Illart Zuazubiskar, berriz, Espainiako selekzioarekin ariko dira. Irene Usabiagak puntuaketan eta scratchean parte hartuko du, Ana Usabiagak omniumean, scratchean eta madisonean eta...

Ikusi...

Eustrak-Euskadi Londresko sei egunetan

26 Urria 2017

Ostiraletik igandera bitartean Eustrak-Euskadi taldeko Ana eta Irene Usabiaga Londresko Sei Egunetan egongo dira. Hala ere, ahizpa zaharrenaren, Anaren, parte-hartzea oraindik ez da segurua; Europako Txapelketan erorikoa izan ondoren, guztiz osatu gabe dago eta. Okerrik ezean, proba hauetan parte-hartuko dute Usabiagatarrek: puntuaketan, kanporaketan, scratchean, omniumean eta madisonean.

Ikusi...

Ana Usabiaga eta Illart Zuazubiskar Europako Txapelketan

18 Urria 2017

Eustrak-Euskadi taldeko lau txirrindularitik bi Alemanian jokatuko diren Europako Txapelketan izango dira. Bihartik igandera bitartean Berlinen jokatuko den txapelketan Ana Usabiaga eta Illart Zuazubiskar espainiako selekzioarekin arituko dira.   Lehena lehiatzen Illart Zuazubiskar izango da. Bihar, taldekako jazarpeneko sailkapen fasea izango du Albert Torres, Sebastián Mora eta Vicente García de Mateosekin batera. Abadiñoko txirrindularia...

Ikusi...

Eustrak-Euskadi taldeko kide guztiak Espainiako Txapelketan

13 Urria 2017

Eustrak-Euskadi UCI taldeko kide guztiak hautatuak izan dira Espainiako Txapelketan parte hartzeko, Euskadiko Selekzioarekin. Palma Arenan (Mallorka) jokatuko diren txapelketetan Illart Zuazubiskar, Ana Usabiaga, Irene Usabiaga eta Ziortza Isasi egongo dira. Bihartik igandera bitartean jokatuko diren Espainiako Txapelketan ondorengo proba hauetan parte hartuko dute Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek: Illart Zuazubiskar: bakarkako jazarpena,...

Ikusi...

Eustrak-Euskadi taldeko lau txirrindulariak Bartzelonan

18 Iraila 2017

Eustrak-Euskadi taldeko kide guztiak larunbatean Bartzelonan izango dira. Ana eta Irene Usabiaga, Ziortza Isasi eta Illart Zuazubiskar nazioarteko Ciutat de Barcelona lasterketan izango dira.   Eustrak-Euskadi taldeko lau txirrindulariak puntuaketa, kanporaketa eta scratch probetan ariko dira. Eustrak-Euskadi taldeko lau txirrindulariak puntuaketa, kanporaketa eta scratch probetan ariko dira.    

Ikusi...

EUSTRAK-EUSKADI FIORENZUOLATIK TORINORA

13 Uztaila 2017

Bihartik asteartera bitartean Eustrak-Euskadi taldea Torinon izango da pistako C2 proban. 6 Giorni di Torino Internazionale lasterketan taldeko hiru txirrindulariak izango dira, Ana eta Irene Usabiaga eta Illart Zuazubiskar. Torinoko belodromoan proba hauetan parte hartuko dute Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek: Illart Zuazubiskar: Omnium, puntuaketa, scratcha eta bakarkako jazarpena. Ana Usabiaga: Omnium, puntuaketa, scratcha...

Ikusi...

Alex Unzuetak ordezkatuko du Raul Mena

08 Maiatza 2017

Hamaika urtez Eustrak-Euskadi taldeko zuzendaria izan den Raul Mena ordezkatuko du Alex Unzuetak gaurtik aurrera. Raul Mena espainiako selekzioko pistako (iraupen) hautatzaile berria izango da eta Unzueta txirrindulari ohiak hartuko du bere lekua. Alex Unzueta hamar urtez bizikletan lehiatzen ibiltakoa da, gazte mailatik 23 urtez azpiko mailara arte pistan ibilitakoa...

Ikusi...

Usabiaga hamalaugarren scratchean

12 Apirila 2017

Ana Usabiagak gaur ekin dio bere laugarren Munduko Txapelketari. Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak, Hong Kongeko Munduko Txapelketako lehen egunean hamalaugarren postua lortu du scratch proban. Ostiralean, Ana Usabiagak omniuma izango du eta igandean puntuaketan ariko da.

Ikusi...

Ana Usabiaga Hong Kongeko Munduko Txapelketan

11 Apirila 2017

Ana Usabiagak, Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak, Hong Kongeko Munduko Txapelketan parte hartuko du. Usabiaga, bere laugarren Munduko Txapelketan ariko da bihartik igandera bitartean. Bihar, Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak scratcha izango du, ostiralean omniuma eta igandean puntuaketa lehiatuko du.  

Ikusi...

Zuazubiskar zortzigarren omniumean

21 Otsaila 2017

Caliko Munduko Kopako bigarren jardunaldian Illart Zuazubiskarrek omniuma zortzigarren postuan bukatu zuen, lan bikain bat eginez. Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak maila onean ekin zion munduko kopako probari, lehen lasterketan, scratchean hirugarren postua eskuratu zuen, eta bigarrenean, tempo proban, bigarren sailkatu zen. Caliko Munduko Kopako bigarren jardunaldian Illart Zuazubiskarrek omniuma zortzigarren postuan bukatu zuen, lan bikain bat eginez. Eustrak-­‐ Euskadi taldeko txirrindulariak maila onean ekin zion munduko kopako probari, lehen lasterketan, scratchean hirugarren postua eskuratu zuen, eta bigarrenean, tempo proban, bigarren sailkatu zen.       Arratsaldeko saioa sailkapenen nagusian bigarren postuan hasi zuen arren, kanporaketa eta puntuaketaren ondoren, zortzigarren postua lortu zuen Zuazubiskarrek omnium proban. Gaur, berriz, Munduko Kopako azken jardunaldian Ana Usabiagak amaiera emango dio txapelketari puntuaketa probarekin. Arratsaldeko saioa sailkapenen nagusian bigarren postuan hasi zuen arren, kanporaketa...

Ikusi...

Usabiagak mundialeko sailkapenerako puntu garrantzitsuak lortu ditu

21 Otsaila 2017

Caliko Munduko Kopako lehen proban Ana Usabiagak hamabosgarren postuan bukatu zuen omnium proba. Eustrak-Euskadiko txirrindulariak zorte handirik izan ez zuen arren, eroriko bi izan zituen bata kanporaketan eta bestea puntuaketan, hamabosgarren postuan bukatu eta puntu garrantzitsuak lortu zituen Munduko Txapelketarako. Illart Zuazubiskarren berriz taldekako jazarpenean hamabigarren postuan bukatu zuen. Gaur,...

Ikusi...

Usabiaga, Zuazubiskar eta Isasi Munduko Kopan

17 Otsaila 2017

Gaurtik igandera bitartean Calin (Kolobia) izango dira hirugarren Munduko Kopan Eustrak-Euskadi taldeko Ana Usabiaga eta Illart Zuazubiskar, eta baita, pistan Eustrak-Euskadi taldearen laguntza jasotzen duen Lointek taldeko Ziortza Isasi ere. Lehenengoa parte hartzen Ana Usabiaga izango da. Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak omniuma eta puntuaketa lehiatuko ditu. Usabiagaren helburua Hong Kongeko Munduko...

Ikusi...

Eustrak-Euskadi Grenchenen

02 Abendua 2016

Illart Zuazubiskar eta Ana eta Irene Usabiaga ahizpak Grenchenen daude, abenduaren 2 eta 3an Track Cycling Challengean partehartzeko. Lehengoa lehiatzen Illart Zuazubiskar izango; bihar, ostirala, omnium probarekin hasiko da. Zuazubiskar ez da omniumean bakarrik ariko, larunbatean, scratch-a, puntuaketa eta madisona jokatuko ditu. Usabiagatarrek berriz, larunbatean emango diote hasiera lehiari. Anak...

Ikusi...

Hirutik hiru Tania Calvorentzat Apeldoornen

14 Azaroa 2016

  Tania Calvok, Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak, hiru proba lehiatu ditu eta hiruretan domina bana lortu du. Calvok, Holandan jokatutako Munduko Kopan garaipena eskuratu du Helena Casasekin batera abiadura olinpikoan, zilarra abiaduran eta brontzea 500 metroetan.     Horrez gain, gaur jokatutako abiadurako probaren ondoren, Tania Calvo Munduko Kopako lider jarri da abiadura proban.    

Ikusi...

Eustrakeko kide guztiak, %100ean, hautatuak izan dira II Munduko Koparako

11 Azaroa 2016

  Eustrak-Euskadi taldeko lau txirrindulariak hautatuak izan dira bihar hasiko den II Munduko Koparako. Taldeko kideek egindako lan gogorrak izan du saria, eta bihartik, ostirala, igandera bitartean Tania Calvo, Ana Usabiaga, Irene Usabiaga eta Illart Zuazubiskar Apeldoornen (Holanda) izango dira Espainiako Selekzioarekin       Bigarren Munduko Kopa honetan Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek proba hauetan parte...

Ikusi...

Urrea eta brontzea Tania Calvorentzat Glasgown

07 Azaroa 2016

  Tania Calvok eta bere selekzio kidea den Helena Casasek taldekako abiadura irabaztea lortu dute Glasgowko Munduko Kopan. Calvok eta Casasek 33.351 denborarekin menderatu dituzte aurkariak, txinatarrak.       Domina horrez gain, Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak brontzezko domina lortu zuen, atzo, Munduko Kopako abiadura proban. Tania Calvok Degrendele belgikarra menderatu zuen, brontzezko domina eskuratuz.    

Ikusi...

Tania Calvo eta Usabiagatarrak Glasgown

03 Azaroa 2016

  Tania Calvo, Ana Usabiaga eta Irene Usabiaga dira Glasgown izango diren Eustrak-Euskadi taldeko ordezkariak. Tania Calvo eta Ana Usabiaga espainiako selekzioarekin eta Irene Usabiaga Eustrak-Euskadiko koloreekin ariko dira pistako lehenengo Munduko Kopan.       Ostiraletik igandera Glasgow jokatuko den lehenengo Munduko Kopan ondorengo proba hauetan ariko dira Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak: Tania Calvo: Taldekako abiaduran, bakarkako abiaduran...

Ikusi...

Tania Calvok brontzea lortu du abiaduran

24 Urria 2016

Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak, Tania Calvok, bigarren domina lortu du Europako Txapelketan. Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak Degrendele belgikarra menderatu du, brontzezko domina lortuz.  Europako Txapelketetan bi domina lortu dituen Calvok, beste behin, onenen artean dagoela erakutsi du. 

Ikusi...

Calvo Europako txapeldunorde Casasekin batera

22 Urria 2016

  Eustrak-Euskadi taldeko Tania Calvok, bere selekzioko kidea den Helena Casasekin batera bigarren postua lortu du taldekako abiaduran. Urretik zazpi ehunenera gelditu diren Calvo eta Casasek ezin izan dituzte final estu batean Europako Txapeldun gelditu diren bikote errusiarra garaitu.   Eustrak-Euskadi taldeko Tania Calvok, bere selekzioko kidea den Helena Casasekin batera bigarren postua lortu du taldekako abiaduran....

Ikusi...

Zuazubiskar bosgarren omniumean

30 Iraila 2016

Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek hasiera eman diete Aigleko hiru egunei. Lehiatzen lehena Illart Zuazubiskar abadiñarra izan da. Zuazubiskarrek hasiera ona eman dio omnium berriztuari, scratch proban bigarren postua lortuz. Baina, lau probak lehiatu ondoren, bosgarren postuan bukatzea lortu du Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak.   Bihar lehiarekin jarraituko dute Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek. 

Ikusi...

Eustrak-Euskadi Aiglen ostegunetik larunbatera

28 Iraila 2016

Ostegunetik, irailaren 29tik, larunbatera, urriaren 1era, Eustrak-Euskadi UCI pistako taldea Aigleko (Suiza) belodromoan izango da. C1 mailako proban (UCIko maila gorena) Ana Usabiagak, Irene Usabiagak eta Illart Zuazubiskarrek parte hartuko dute. Eustrak-Euskadiko txirrindulariak UCIko rankingerako puntuak batzeko asmotan doaz 3 jours d´Aigle probara.       Usabiagatar ahizpek puntuaketan eta scratchan parte hartuko...

Ikusi...

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).