Durango Masters Kirol Kluba irabazi-asmorik gabeko kirol kluba da. Gure zeregina Bizkaiko eta bereziki Durangaldeko, herritarrei atletismoa sustatzea da.
Kirolarien hasierako etapetan formakuntza eta irakaskuntzaren esparruan lan egiten dugu, goi-mailako atletak hobetzen laguntzen ditugu, eta atletismo herrikoia eta emakumezkoen atletismoa sustatzen ditugu.
Horretarako, erakunde publiko eta pribatuekin lankidetza-hitzarmenak egiten ditugu. Onez gain ere hainbat mailatako atletismo-proba ezberdin antolatzen eta programatzen laguntzen ditugu. Klubeko goi-mailako kirolariekin txapelketa nazionaletan parte hartzen dugu.