Gernikako Saskibaloiko Kirol Elkartea, herrian zeuden bi talderen batasunetik jaio zen 1996.urtean. Bi talde horiek Gernika Saski-Baloi taldea eta I.B. Gernika ziren. Udaletxearen eskaerarekin, gerturatze bat izan zuten bi zuzendaritzek bi taldeak batzeko helburuarekin. Batasun hau oso ona izan zen kirolarientzako, entrenatzailearentzako eta baita zuzendarientzako; hain zuzen ere, beraien arteko harremana ona zelako hasieratik, eta talde lana zein elkar ulertzea ona zelako.
Bi taldeetako ordezkariak batu ziren proiektu honek aurrera egiteko xedearekin eta honekin zer atera zezaketen adosteko. Gernika S.B.ren partetik, Karmele eta Moreno zeuden; I.B. Gernikaren aldetik, ostera, Txema eta Zubizarreta. Hasiera batean, bi zuzendaritzak elkartu ziren bete-betean eta talde hauek izan zituzten kontuan Féminas-en: talde bat lehenengo mailan, lehen kategoriako bi jubenil, lehenengo mailako bi kadete eta beste bi kadete bigarren mailakoak. Gizonen aldetik, berriz: lehenengo erregionaleko talde bat eta juniorreko beste talde bat.
Entrenatzaileei dagokionez, Mario López aukeratu zuten lehenengo erregionaleko gizonezkoen taldea entrenatzeko eta Jon Mikel Roman, “Kipu” gisa ezagutua, lehenengo mailako neskak entrenatzeko, biek zutelako entrenatzaile nazionaleko titulua.
Gernika Saski-Baloi (GSB)
Gernika Saski-Baloi (GSB) taldeak, bere ibilaldia hasi zuen lehiaketa ofizial batean, bigarren erregionalean sartu zelako 1983-1984 denboraldian. Kirol honetako afizionatu batzuek hasi zuten, beraz, klub berri baten historia, beste kirol batzuetatik gehitzetik zetorrena (Futbola edo Rugby-a, besteak beste), jada, kirol hauen taldeak existitzen zirelako. Hasiera nahiko gogorra izan zen, herriko beste kirol taldeekin konpetitzerakoan talde hau baztertuta geratuko zela uste zelako, baina jendeak era positibo batean erantzun zuen.
Talde bat ateratzeko intentzioa Iñaki Asteinza eta Jon Mikel Romanek “Kipuk” erabaki zuten, 1982.urtean, saski baloiko Gabonetako I. txapelketa medio gabe, laguntza gabe eta kolaborazio oso gutxirekin organizatu ostean. Gauzak horrela, etorkinean gaitasuna zutela erakusten zuten jokalari batzuk ikusita, lehenengo pausuak emateko erabakia hartu zuten bi hauek taldea eraikitzeko.
Hori dela eta, taldea sortu zuten eta Juanjo Asteinza lehenengo presidente aukeratu zuten; honi, Jose Ramon Morenok jarraitu zion bateratasuna lortu arte. Horrez gain, esan behar da entrenatzaile gisa, Espainiako Selekzioaren jokalari ohi bat izan zutela, Aguilas taldekoa izateaz gain, besteak beste: Juantxu Urberuaga.
Hasieratik, errespetatua izan da granate kolorea klubeko talde ezberdinetan. Talde honetako jatorrietatik pentsatu zuten kolore hau Gernikako zutoihal kolorearekin erlazionatzea ideia on bat izango zela. Hala ere, arazo batzuk agertu ziren; horietariko bat, Santanapeko frontoia elkarbanatu egin behar zutela izan zen, eta ez bakarrik partidu ofizialak jokatzeko, baizik eta entrenamenduak edo bestelako aktibitate fisikoak egiteko ere.
I.B Gernika
I.B Gernika, bere aldetik, Klub bezala 1988ko udan hasi zen, jokalariei irteera bat emateko helburuarekin. Izan ere, batxilergoa bukatu ostean, kirol honekin etorkizun bat izan dezaten egin zen, batez ere.
Taldea bere lehenengo pausuak bost taldeekin ematen hasi zen: bat gizonezko kadeteena, gizonezko beste bi jubenil eta emakumezko jubenileko bat, gizonezko senior bat egin zela ere ahaztu barik. Gernikako I.B. taldeak hirurogei bat jokalarirekin kontatzen zuen. Urte batzuk pasa ondoren, Klubak zazpi talde federatu izatera pasatu zen; egia esan, horietatik gehiengoak institutuan entrenatzen zuten eta bi Seniorrak (bata gizonezkoa eta bestea emakumezkoa), aldiz, Malosten entrenatzen ziren, non partidu ofizialak ere lehiatu zituzten.
Taldeak lehiaketa ezberdinetan garaipen handiak izan zituen. 1991an, alde batetik, gizonezko kadetea Bizkaiako txapeldunorde aldarrikatu zen eta, horrekin batera, lehenengo mailako kategoriara igo zen. Beste alde batetik, senior taldeak urte berean erregionaleko lehen kategorian txapeldunorde geratu ziren eta bigarren kategoria nazionalera igo ziren. Urte berean ere, gizonezkoen senior taldeak kopako txapeldunorde geratu ziren. Halaber, hurrengo urtean, hots, 1992 eta 1993 denboraldian, emakumezkoen jubenila kopako txapeldunorde izatea lortu zuen.