Garaipen boladaren amaiera

14 Abendua 2020

Sestao CVk porrot argia jaso du Covadonga talde nagusi baten aurka La Benedictan urteko agurrean

Sestao CVk ezin izan zuen urtea gartaipen batekin agurtuLa Benedictan. Talde verde-beltzak 0-3 galdu zuen (16-25, 17-25 eta 16-25), Grupo Covadongaren aurka. Asturiarrak jokoaren arlo guztietan sendo eta nagusi izan ziren, eta azken hilabetean sestaoarrek lortutako bost garaipenen bolada bikaina eten zuten. Emaitza honekin, Xixongoak Superliga 2ko A Multzoko laugarren postua kendu diote Paki Blancok zuzentzen duen taldeari, eta datorren larunbatean lehen itzulia itxiko du aA Coruñan, Zalaetari bisita eginez.

Norgehiagoka 70 minututan erabaki zen eta hiru setetan zehar antzeko garapena izan zuen. Etxekoak hotzegi sartu ziren partidara eta Covadongak abantaila txikiak lortu zituen hasiera batean, baina pixkanaka puntuz puntu abantailahanditzen joan ziren, ezkerraldekoen eraso gehienak aurkariaren bloke sendoagatik ezeresean geratu baitziren. Aurkarien sake ahaltsuak jasotzeko arazoek Sestaori min handia egin zieten eta gainera ez zuten apenas akatsik izan.

 

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).