Irene Usabiaga Omniumeko Espainiako Txapelduna

15 Urtarrila 2018

Galapagarren jokatutako omniumeko Espainiako txapelketan Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariek sasoi betean daudela erakutsi dute. Irene Usabiagak lau lasterketetatik hiru irabazita, omniumeko Espainiako txapeldun geratzea lortu du. Ana Usabiagak, berriz, zilarrezko domina eskuratu du.

Mutilei dagokienez, Illart Zuazubiskarrek hirugarren postuan bukatu du omniumeko Espainiako txapelketa. Azken probara arte lehen postuan egon den arren, azkenean, brontzezko dominarekin konformatu behar izan du.

 

Bestalde, Irene Usabiagak eta Illart Zuazubiskarrek Espainiako Kopako bigarren jardunaldia irabazi dutela nabarmendu behar da.

 

IRENE USABIAGA CAMPEONA DE ESPAÑA DE OMNIUM

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).