Usabiagak mundialeko sailkapenerako puntu garrantzitsuak lortu ditu
21 Otsaila 2017
Caliko Munduko Kopako lehen proban Ana Usabiagak hamabosgarren postuan bukatu zuen omnium proba. Eustrak-Euskadiko txirrindulariak zorte handirik izan ez zuen arren, eroriko bi izan zituen bata kanporaketan eta bestea puntuaketan, hamabosgarren postuan bukatu eta puntu garrantzitsuak lortu zituen Munduko Txapelketarako.
Illart Zuazubiskarren berriz taldekako jazarpenean hamabigarren postuan bukatu zuen. Gaur, urteak betetzen dituen egunean, omniuma lehiatuko du Eustrak-Euskadiko txirrindulariak. Eustrak-‐Euskadi taldeak egun on bat izan dezala opa dio.
Azkenik, Ziortza Isasik gaur debutatuko du taldekako jazarpenean.